XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Diren guztiak baiño leenago da Bera, eta guztiek Berarengan diraute.

Gorputzaren buru ere Bera da, Elizaren buru, alegia.

Bera da asiera, illen arteko leen-semea, diren guztietan Bera izan dadin leenengoa.

Jainkoaren gogoko izan bait da betearen betea Arengan egotea, eta Aren bidez, gauza guztiak Berekin adiskidetzea; Aren gurutzeko odolaz pakeak egiñik, zeru-lurretan diren guztiekin.

JAINKOAREN ITZA (Erm 8, 14)

Jesukristorekin bat direnentzat, ez da kondenamenik.

Izan ere, Jesukristorekin bat izateari esker, Espirituaren lege bizi-emailleak askatu nau, pekatuaren eta eriotzaren legetik.

Legeak giza auleriarengatik ez zezakeena, Jainkoak egin du: bere Semea bidali du gure giza izate berdiñean, pekatuzkoan, pekatuagatik opari egiñik; eta Arek, bere izate ilkorrean, ondatu egin du pekatua; onela Legeak nai lukeen ona bete daiteke gugan, ez bait gabiltza aragiaren arauera, Espirituarenera baizik.

Galderantzuna Nik otoitz egin dut zuretzat, zure fedea itzal ez dadin.

Alleluia, alleluia.

Nik otoitz. Eta zuk, biotz-berritzen zeranean, sendo itzazu zeure senideak.

Alleluia.

Aintza Aitari. Nik otoitz.